About the Book
Iturria: Wikipedia. Orriak: 30. Kapituluak: Paris, Marseilla, Nancy, Nanterre, Mende, Carcasona, Belfort, Estrasburgo, Saint-Die-des-Vosges, Charleville-Mezieres, Ajaccio, Bourges, Digne-les-Bains, Niza, Abbeville, Foix, Valence, Mamoudzou, Rouen, Avignon, Montpellier, Aurillac, Lyon, Nantes, Noumea, Saint-Etienne, Clermont-Ferrand, Poitiers, Arroxela, Colmar, Angulema, Nimes, Saint-Denis, Chartres, Dijon, Fort-de-France, Limoges, Reims, Rodez, Cahors, Evreux, Caen, Grenoble, Montauban, Oloroe-Donamaria, Toulon, Chalons-en-Champagne, Orleans, Papeete, Le Puy-en-Velay, Amiens, Mulhouse, Tours, Auch, Moulins, Planoise, Angers, Le Mans, Metz. Fragmento: Paris Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da, Europar Batasuneko handiena, Frantziako Uhartea Ile-de-France eskualdean dagoena. Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita. Parisko eskualdea, Frantziako Uhartea deritzona, Frantziako ekonomia-gunearen hiriburua da. 500,8 bilioi eurorekin, Frantziako Barne Produktu Gordinaren laurdena sortzen du. La Defense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handietik 20rena ere. Era berean, UNESCO edota OCDE bezalako erakundeen egoitzagune ere bada hiriburu frantsesa. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacre-C ur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Parisek Europako aireporturik modernoena edukiko du urte gutxi barru, Charles de Gaulle aireportuaren birmolda...